Gobierno Vasco

"Saturnino de la Peña" Institutuaren historia

"Saturnino de la Peña" BHI 80ko hamarkadan sortu zen, Ezkerraldeko lan-munduko idiosinkrasiaren barruan, inguruko ikasleei Lanbide Heziketako ikasketak ikasteko aukera eskaintzearren. Hala eta guztiz ere, 90eko hamarkadan gertatzen den industri birmoldaketa dela eta, eta Bizkaia osoan industri sektoreak duen bilakaera bera dela eta, Institutuko eskaintza aldatzen da, hezkuntza-sistemaren eta ingurunearen beharretara moldatzeko.
90eko hamarkadan izandako aldaketek Ezkerraldeko hezkuntza-eskaintzarik osoena eta aberasgarriena osatzea ekarri dute beraiekin. Honela, gaur egun DBH, Batxilergoak eta Heziketa Ziklo batzuk ikas daitezke bertan.

Ikastetxea1
Irakasleak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko kideak dira, eta ikastegian irakasten diren irakasgai guztietan espezializatuak dira. Irakasleek ikasleenganako jokaera atsegina eta hurbila izatea da ikastegiko hezkuntza-funtzionamendu egokia biltzen duen oinarrizko osagaia.

Ikastetxe honetan lan egin duten pertsonen artean, ezin ditugu utzi aipatu gabe, besteen ordezkari gisa bada ere, irakasle batzuk. Ikastetxearen zuzendari lana egin dutenak hauek izan dira:

Daniel  Santín Pérez Jauna.

Víctor Angoitia Gorostiaga Jauna.

Tomás García Inoriza Jauna.

Jesús Ángel Aizpuru Martínez Jauna.

Iñaki Landa Tabuyo Jauna.

Javier Gracia Castresana Jauna.

Isabel Arenal Fernández Andrea.

Javier Gracia Castresana Jauna.
Iñaki Landa Tabuyo Jauna.

Luis Vadillo Etxebarria, oraingo Zuzendari Jauna.


Ikastetxea2Guzti honi atezainen eta administrazioaren langileen lana ere gehitu behar dugu, Ikastetxearen funtzionamenduan zerikusi handia izan baitute.

90ko hamarkadan gertatutako aldaketek Ibar Ezkerreko hezkuntza-eskaintza onenetarikoa bultzatu dute. Beraz, gaur egun, ondorengo ikasketak egin daitezke:

 

 

Hezkuntza-eskaintza

© IES Saturnino de la Peña BHI
Telefonoa: 944961355 | Fax: 944950400 | idazkaria@saturinsti.eus