Gobierno Vasco

Jantokia

ComedorBeheko solairuan kokatuta dago, erakin berria eta modernoa da, 50 ikasleentzako pentsatuta dago eta gaur egun DBH-n ikasten ari direnentzat zuzendutakoa. Sukaldari edo banatzaile pertsona bat, monitorea eta irakasle bat dira Jantokiko arduradunak. Enpresa batek, Tamar, Hezkuntza Sailaren oniritziaz prestatzen ditu bazkariak.


ORDUA: 13:30

 

 

 

 

JANTOKIKO ARAUTEGIA

  • Bazkaldu aurretik eskuak garbitu eta bazkalostean gomendatzen da hortzak garbitzea.
  • Jantokira garaiz, modu txukunean eta astiro sartu.
  • Mahaian baxu egingo da berba, gainontzekoak ez molestatzeko.
  • Bazkalorduan ezin izango da mahaitik altxatu, eta kasu larrietan baimena eskatuz gero altxatu ahal izango da.
  • Gizalegez jan behar da, gainontzeko bazkalkideak molestatu barik eta mahai-tresnak ondo erabiliz.
  • Erabat debekatuta dago janariarekin jolastea, janaria botatzea, edota jantokitik ateratzea.
  • Ikasle bakoitzak bere mahaia du eta baimen barik ezin izango da lekuz aldatu.
  • Bazkaldu ostean, atsedenaldi orduan, ezin da institututik irten. Ikasleren batek ikastetxetik irten beharra izango balu, justifikatu egin beharko luke.
  • Baimen barik bazkalorduetan ezin da ikasgeletara joan.
  • Jantokiko jolas-orduetan bazkalkideek ikastetxeko liburutegia, eskolaz kanpoko jardueretarako gela edo gimnasioa erabili ahal dituzte. Betiere, jantokiko arduradunaren baimenarekin.
  • Arazo, hutsegite edo kexa baten aurrean, bazkalkideak arduradunengana zuzenduko dira eta honek dagokion erabakia hartuko du.
  • Jantoki zerbitzua aukerakoa da eta erabiltzen dutenak arau hauek guztiak betetzera derrigortuta daude.

© IES Saturnino de la Peña BHI
Telefonoa: 944961355 | Fax: 944950400 | idazkaria@saturinsti.eus