Gobierno Vasco

Liburutegia

Areto nagusiaren ondoan kokatuta dago. Bere liburu bilduma nahiko handia da eta arlo guztietako liburuak topa ditzakegu. Azken urte hauetan ahalegin handienak euskarazko eskaintza handitzea izan da. 50 ikasleentzako lekua dago eta liburuak aparte, ikus-entzunezko materiala aurkituko dugu. Gaur egun teknología berriak erabiltzen dira eta hori errazteko badaude bost ordenagailu nahi duenak sarearen bidez bere kontsultak egiteko. Bere funtzionamendu ona izan dadin badaude bi arduradun eta eskolaz barneko ordu gehienetan, txandaka, irakasleek egiten dute zaintza. Liburutegia goizez 9etatik 13,30ra eta arratsaldez 3etatik 5ak arte zabalik dago atsedenaldiak barne.

LIBURUTEGIKO ARAUAK

  • Liburutegiko erabiltzaileek Liburutegiko Txartela izan behar dute eta eskatzen dien irakasleari erakutsi beharko diote.
  • Bai liburuak, bai ordenagailuak eta liburutegian dauden beste gauza guztiak kontuz eta errespetuz erabili behar dira, erabilpen egoki bat ere derrigorrezkoa izanik.
  • Liburutegiko liburuen erabilpena amaitu ondoren bere lekuan jarri behar dira.
  • Liburutegitik irten baino lehen utz itzazue aulkiak bere lekuan, mahaiak garbi, paperak paperontzian ...
  • Ordenagailuaren erabilera, batez ere, institutuko lanekin loturiko informazioa bilatzeko izango da, nahiz eta bakoitzak bere interesari dagokion informazio pedagogikoa bilatzeko ere erabil dezaken.
  • Liburutegian ISILEAN egon behar da, besteei ez molestatzeko.

MAILEGUAK

  • Liburuak bi astetarako atera daitezke eta irakasle-arduradunari eskatuko diogu, honek bere irteera erregistra dezan.
  • Liburutegitik liburuak ateratzeko Liburutegiko txartela derrigorrezkoa da, liburuen erregistroa eramateko.
  • Etxera eramaten diren liburuak, ateratakoan zeuden bezala itzuli behar dira.
  • Entziklopediak, hiztegiak, eta taldeko lana egiteko den materiala ezin da liburutegitik atera. Fotokopiatzera ateratzeko aukera izango da, Liburutegiko Txartela erakutsi ondoren.
  • Liburu bat norbaiti interesatzen bazaio eta maileguan utzita badago, erreserba zerrendan apuntatuko zaio, lehentasuna izango du eta bibliotekariak erreserban jarriko du.
  • Maileguan utzita dauden liburuak galtzen edo apurtzen badira erabili dituen pertsonak erosi edo konpondu beharko ditu. Ale berbera liburu dendetan ez aurkitzekotan beste pareko bat jarri beharko da.
  • Bai maileguen epeak betetzen ez badira, bai liburuak itzultzen ez badira, ezin izango da gehiago atera.
  • Maileguen ordutegia: Eguneroko jolas-orduan batez ere.

HIZTEGIAK KONTSULTATZEKO HELBIDE ELEKTRONIKOAK

  • EUSKARA

Elhuyar
Euskalterm
Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
Hiztegi Batua
3000 Hiztegia
Sinonimoen Hiztegia
Telekomunikazio Hiztegia (Euskaltel)
Arte Garaikideko Hiztegia
Energiaren Hiztegi Entziklopedikoa
Gizarte Laneko Hiztegia
Kirol Hiztegia
Sukalde-Ostalaritzako Hiztegia
Zientzia Hiztegia
Izendegiak (Euskal Onomastikaren Datutegia-EODA)
Morris hiztegia (Euskara-Ingelesa)
Logos hiztegia

  • GAZTELANIA

Diccionario de la Real Academia Española

  • INGELESA

britannica

© IES Saturnino de la Peña BHI
Telefonoa: 944961355 | Fax: 944950400 | idazkaria@saturinsti.eus