Gobierno Vasco

Orientazio Saila

Sailaren web orria (Google site)
Sartu gure blogean eta informazio asko aurkituko duzu, zure iritzia ere eman diezagukezu. Orientazio Sailaren Webgunea

Orientazio lana hiru mailetan kokatzen da:

TUTOREAK

IKASLEAK

GURASOAK

  • Astero izaten diren bilerak koordinatu, gelan lantzen den materiala eratu eta tutoreei luzatu.
  • Ikasleek ikasketetako dituzten gaitasunak, interesak, teknikak, jarrerak edo zailtasunak aztertu, ahal den etekin hoberena ateratzen saiatzeko.
  • Sor daitezkeen arazoak konpontzen lagundu.
  • Laguntzak eta orientazio akademikoa koordinatu.
Ikasleak orientatu egin behar dituzten hautaketa guztietan:
  • Bokaziozko orientazioa erraztuz.
  • Eskola argibidea emanaz: ikasketak, lanbide hastapena, ...
  • Argibide profesionala emanaz.
  • Norberaren nortasuna eta izaera hobeto ezagutzen lagundu, nortasun globalaren garapena bultzatzeko.
  • Izan ditzaketen arazoetan lagundu, bai pertsonaletan, bai ikasketekin lotutakoetan.
  • Behar denean bilduz, seme-alabei buruz informazioa jasotzeko eta emateko.
  • Seme-alaben ikasketetan eta garapen prozesuan laguntzeko jarrera baikorra bultzatuz.
  • Familia giroa zainduz ikaslearen onerako.
  • Iradokizunak jasoz.

 

Gurasoen laguntza eta inplikazioa seme-alaben heziketa prozesuan ezinbestekoa ikusten dugunez, orientazio departamentutik harreman estuak izaten saiatuko gara. Horretarako, premia ikusten duzuenean, zeuen semearen/alabaren tutorearen bidez, orientatzailearekin hitzordua adostu dezakezue.

© IES Saturnino de la Peña BHI
Telefonoa: 944961355 | Fax: 944950400 | idazkaria@saturinsti.eus